kumbaworld
Lletra / Lyrics: Haizea - Ken zazpi
Haizea
Ken zazpi
Haizea bezala, eskuen artetik
ihes egiten duzu.
Ta momentu baten, galdu eta bakarrik,
hustuta usten nauzu.

Behar dudanetan ezin naiz babestu
zure besoetan,
baina badakit hor zaudela,
izkutatuta nire bihotzean.
Zure irifarra gogoa,
ezin ahaztu eta ezin ikutu.
Zergatik ez zaude nirekin,
ezin dut jasan, ezin dut ulertu.

Milaka arrazoi, korrika hasi eta inoiz ez gelditzeko.
Itxaropen hitzek ez dute balio, zu berriz sentitzeko.

Behar dudanetan ezin naiz babestu
zure besoetan,
baina badakit hor zaudela,
izkutatuta nire bihotzean.
Eta agertzen zara Laboan kantu zaharretan
eta lapatzeko olatu bortitzetan.
Ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
baina, goizeko ilargia bezala,
nigandik urruntzen zara.