Argi Handirik gabe,
bagare hameka
Gehienetan gabiltza
dudan ilunbeka
Gaur egun hemen dugu,
gurekin AEK
Euskaldunak agertu
ez ibil gordeka
Ta euskara erabil
ahoa beteka
Euskaraz jauntzi hadi
ta haugi lasterka
Euskara da batzuntzat,
hizkuntza lehena
Aiten aitek mendetan
zaindu daukutena
Beste batzuntzat aldiz
berreskurapena
Edo osoki ere
ikasi dutena
Zaindu dezagun zaindu
gurea den dena
Jauntzi hadi ta haugi
ez izan azkena
Herri huntan gehienek
mintzatuz erdara
Maizenik gure euskara,
doa errekara
Euskararen beharra,
zabalduz plazara
Bultzada bat ematen
saiatuko gara
Elgarrekin joanez,
AEK egunera
Aekz jauntzi hadi
ta haugi Sarara.
bagare hameka
Gehienetan gabiltza
dudan ilunbeka
Gaur egun hemen dugu,
gurekin AEK
Euskaldunak agertu
ez ibil gordeka
Ta euskara erabil
ahoa beteka
Euskaraz jauntzi hadi
ta haugi lasterka
Euskara da batzuntzat,
hizkuntza lehena
Aiten aitek mendetan
zaindu daukutena
Beste batzuntzat aldiz
berreskurapena
Edo osoki ere
ikasi dutena
Zaindu dezagun zaindu
gurea den dena
Jauntzi hadi ta haugi
ez izan azkena
Herri huntan gehienek
mintzatuz erdara
Maizenik gure euskara,
doa errekara
Euskararen beharra,
zabalduz plazara
Bultzada bat ematen
saiatuko gara
Elgarrekin joanez,
AEK egunera
Aekz jauntzi hadi
ta haugi Sarara.