Bala, bala, bala, bam! bam! Indigenen odolez zipriztindutakoa Bala, bala, bala, bam! bam! Bigarren konkista egiteko harrokeria Bala, bala, bala, bam! bam! Haragi erreari usaina dariola Bala, bala, bala, bam! bam! Prepotentziz ta mespretzuz irarritakoa Hernán Cortés, Pizarro Eta Cristóbal Colombus Ohorezko hiltzaileak paper monedan Borreroak eta bortxatzaileak Urraturik jarraitzen duen lurraldearentzat Irakaspena, Valdiviarena Lurra irentsiarazten eskubeteka Urrea nahi duzu? Urrea jan ezazu! Urrez asetu! esan zioten artean DIRU ESPAINOL ZIKINA! Bilete euskaldunak balira bezala Lope de Agirrerekin edo Jainkoaren kolera Dirua beti zikina izanen bada Nola jasan daiteke ordea horrelako iraina? --------------------------------------------------------------------------------WANKA-ren hitzak: Mina sortzeko espainol diru zikina... behar adina! Kapitalismoaren oroigarri ustela. Diru espainol zikinaz saltzen zaie egun irina hildakoen ondorengoei... garesti! Mina! Amabirgina Pizarrok zuen desfloratu, Amabirjinak kolonizatzaileak Munduratu bere alutik, Pizarroren zakilatik, Eliza katolikoaren "Urdanga-arina" Erret-odolaren zina: Dirua BBV ongi gorderik mantendu eta aitzina Herri oro zapalduz, herrien urrea hartuz, Herri-zerri-urrekolore oro zorozital. Adiskide zinak eta minak etsai, Diru zikina izan da gai anaiartea aztoratzeko. Nahi eta nahiez diru beharrez, diru errez, bertzeei kendu tiroz eta oldarrez. Haurrak negarrez. Emakumeak? Ez! gerlari apartak baitira. Txinparta aurkez-aurke eta hor dira. Inperialismo=Faxismo, zapalkuntza numerotan. Miloika hildako? Ez Miloika miloi pezeta! Espainian hazi eta Amerika hezi, Diru zital espainolaz sortu enpresak maiz NAZI. Zer irabazi egon, eta hara joan eta zapaldu... Nork adituko basoak dituztela kixkaldu. Ederra egin dute REPSOL, ENDESA eta abarrek. Ez al dituzte kixkaliko beren garrek? Guziok dakigu baina dirua erre daitekela, eta "Koktel Molotoff" diogu, ez baikara tentelak. --------------------------------------------------------------------------------DADDY JEFF-en hitzak: Konturatu zaitez zeintzuk dauden pezetetatan erosketak beti egiterako orduan hiltzaile haundienak oroimenean egunero Francisco Pizarro, putero Cristobal Colon erregea bezala Juan Carlos lehenengoa Antiguoko Miramar-en hilketa egin zuena bere anaiari tronoa kendu nahiean eskopeta batez tiroz akabatu zuena Espainia zikina ultra eskuindarra da txanponetan ikusten da eskudu imperialistan ezkerrean Plus jartzean eskubian Ultra dena Espainiako historioa deskribatzen duena Miloika pertsona munduan hil dituena Ameriketan bezala Cuban ere egon zena gaur egungo colono-ak politikan daudenak euskaldunoi ere berdin nahi digute zapaltzea lehenengo Nafarroa gero Trebinokoa pixkanaka lortzen daude "Francok" nahi zuena konturatu behar gara zertan dauden jokoan euskaldun guztioi espainol bihurtzea "Montalvo" bezala diruaren trukean euskaldunak daude espainiako selekzioan dirua ere bai dute pezeta euroetan lana asko dago gu garena izatekotan estribiloa -mina sortzeko espainol diru zikina(3) (Behar adina) -imperialismoaren oroigarri ustela